Zentro hauetan bisitariei eskainitako zerbitzuen artean ingurumenarekin harremana zuzena duten gaiak azaltzea izango litzateke ardatz nagusia. Lehenengo biak hezkuntza-sistema arautuarekiko osagarriak dira eta ingurumen-hezikuntza eremuan dauden jarduerak eskaintzen dira. Hezikuntza-programak gauzatzeaz gainera, zentro osoa kudeatzen da: ingurunearen arabera, heziketa programak eta –materialak diseinatu eta martxan jartzea; esperientzia eta berariazko prestakuntza duten langileak eskuratzea; administrazioa; marketinga; egutegia gauzatzea; etab.
Besteak Gipuzkoako Parke Natural batean kokatuta daude eta bisitarien harrera-etxe funtzioa betetzen dute. Bertan bermatzen diren zerbitzuak ondorengoak dira: parkearen inguruko informazioa eman, instalakuntzari buruzko xehetasunak argitu, bisitarien informazio beharrak asetu...






