Ondarearen interpretazioa bere ohiko lekuan legatu naturala, kulturala eta historikoaren esanahia azaltzearen trebetasunean datza, bertara eta bere aisi denboran joaten den publiko orokorrari zuzenduta. Mezua argia, laburra eta erakargarria emateko euskarri desberdinak erabiltzen ditugu, adibidez: seinaleak, argitalpenak, ibilbide auto-gidatuak, panelak, erakusketak,...
-
Seinaleztapena: mendiko zein hiriko ibilbide eta zirkuituetan seinaleen diseinua eta ezarpena egiteaz gain landa lanarekin lotutako aurrelanak gauzatzen egiten ditugu (GPSri esker ibilbideen markatze eta elementuen kokatze lana era digitalean egiten dugu distantziak, zirkuituaren profilak, elementu esanguratsuen markaketa... eta abarreko informazioa barneratuz).
-
Natur- eta kultura-ondarearen interpretazioa: ibilbidei lotutako panelak, interpretazio zentroen barne ekipamendua,... diseinuak eta edukiak leku bakoitzak dituen ezaugarrietara moldatuta.




