Leitzaran Bisitari Etxea: hurrengo hiruhileko aste bukaeratan ekintza berriak antolatuko dira. Ondorengo lerroetan ekintza horien inguruko informazioa ipini dugu bakoitzaren inguruko informazio gehiagorik nahi izanez gero Leitzarango Interpretazio Zentroko telefonora deitu. Zentroan eta Parkeko inguruetan antolatu diren ekintza hauek publiko orokorrari zuzenduta daude bertako eta natur baliabideak hobeto ezagutzeko aukera izateaz gain zure seme-alabekin ondo pasatzeko gonbitea luzatzen dizuegu.

Ekintzen egutegia:
- Apirilaren 25ean, igandea: ibilaldia eta hegazti harraparien erakustaldia. Leitzarango haranean zehar mendi irteera egingo da Xabier Cabezón eskutik. Halaber Leitzaran Bisitari Etxean hegazti harraparien erakustaldia egongo da.
- Maiatzaren 09an, igandea: Ibilaldia Leitzaran ibaian zehar non heriotzarik gabeko arrantzaren inguruko erakustaldia gauzatuko da.
- Maiatzaren 15ean, larunbata: erlazaintzari buruzko tailerra haurrentzat. Haurrek erleen gaian murgiltzeko aukera izango dute eskulanen bat eginez: kandelak egitea adibidez.
- Maiatzaren 23an, igandea: bide berdeen eguna. Leitzatik Leitzaran Bisitarien Etxeraino mendiko bizikletaz jaitsiera. Gainera, modu turistikoan gozatu nahi dutenentzat beste zirkuitua proposatuko da, baita ere bizikletaz egiteko, Andoaingo tren geltokitik Ollokira eta bertatik Leitzaran Bisitarien Etxeraino. Egun honetan heriotzarik gabeko arrantzaren inguruan ondorengo tailerretan parte hartzeko unea izango duzue: euli-arrantzarako amuak zein jaurtiketa eta arrantza teknikak.
- Ekainaren 13an, igandea: olio-pintura erabiliz koadroen lehiaketa non irudikatu beharrekoa Leitzaran hartu beharko du ardatz nagusi modura. Irabazleak 750 eurotako saria jasoko du. Lehiaketa honekin batera "Reziklarte" kanpainan artelanak bihurtutako edukiontzien erakusketa ipiniko da Bisitari Etxeko eremuan ekainaren 11tik uztailaren 11arte.
Leitzaran Bisitarien Etxea
Otieta Parkea, Leizotz auzoa, 48 behea 20140 Andoain (Gipuzkoa)
Tel.: 943 300 929 - www.leitzaran.org
Coord.: N 43º 12' 12.5'' - W 2º 0' 34.2''




