Herritarrek gai zehatzei buruz sentiberatzeko, kontzientzia hartzeko eta era aktiboan parte hartzeko garatzen dira. Bultzatzaile gertatzen den erakundeari Artelatzek lana goitik behera gauzatzeko gaitasuna eta bermea luzatzen dizkio. Gainera, diseinatu eta garatu ditzakegun programak bezeroaren beharren neurrira egiten ditugu, Artelatzek duen esperientziari esker hauen arrakasta ziurtatu dezakegularik.
Ondorengo ataletan azaltzen dira lantzen ditugun ohiko gaiak:
Ondorengo ataletan azaltzen dira lantzen ditugun ohiko gaiak:

- Mundu mailan izendatutako asteak: Urtean zehar ingurumen gai ezberdinei buruzko “egunak” eta “asteak” ospatzen dira mundu mailan, besteak beste: mugikortasuna, ura, aste berdea, kontsumoa,... Momentu aproposak dira mezuak zabaltzeko kontzientziazio jarduerak eta sentsibilizazio ekintzak herritar guztiei zuzenduz.
- Ura: Ura bizitzarako guztiz beharrezkoa den elementua da eta gure gizartean honen kontsumoa oso maila altuan igo da aurreko belaunaldiekin alderatzen badugu. Artelatz neurri gabeko kontsumoari kontu egiteko eta modu arduratsuagoan kontsumitzeko kanpainak antola ditzake, ikusi adibideak!
- Landaretza eta biodibertsitatea: Honako atalean zuhaitz egunari lotutako jarduerak garatu ditugu eta gaia orokortuz, biodibertsitatearekin lotu daitezkeen jarduerak baita ere. Naturaren ezagutza eta aniztasuna ezagutzean aldeko jarrerak sortaraztea errazagoa izan daitekeelakoan gaude ekintzen hartzaileak tokian modu parte-hartzailean eragiteko prest azalduz.
- Kale-garbiketa: Kaleak garbiagoak mantentzeko egunero garbitzeaz gain, zerbitzu honek dituen kostuak denok ordaintzen ditugula argi izanda, gutxiago zikintzearen konpromisoa zabaltzea da atal honen helburu nagusia. Honetarako erabilitako baliabideak: kartelak, kale informatzaileak, lehiaketak, markatzaileak,...
- Prebentzioa eta etxeko konpostajea: Egungo kontsumo ohiturek hondakinen zentzu gabeko sorrera dute ondorio nagusi eta egoera honi aurre egitea da atal honen xede nagusia. “Hondakinik onena, sortzen ez dena! lemak laburbiltzen ditu hondakinen sorrera gutxitzeko abian ipintzen diren jardueren sorta: erabilpen askotako edalontziak, norbanako konpostatzeko esperientziak, erosketetarako poltsa berrerabilgarriak,...
- Bigarren eskuko merkatuak: Erakunde publikoei eskainitako zerbitzua da, non trukaketarako eta salmentarako objektuen azoka antolatzeaz gain aurre lan guztia bermatu egiten dugu: eragile gerta daitezkeen herritarren deialdia, parte hartuko dutenen iragazketa, azpiegituraren antolaketa,...
- Birziklaketa: Urteak dira birziklaketa gaia lantzen ari garela. Gaikako bilketaren eredua ezarri zen geroztik edukiontzi bakoitzean zer bota, zer ez bota, nola eta zergatik bota behar den informazioa behin eta berriro zabaldu egin behar da herritarren artean gaika bildutako hondakinen kopurua handitzeko euskarri anitza erabiliz: kalean zuzeneko harremana bultzatuz, zerbitzu gidak argitaratuz, jarduera parte hartzaileak garatuz,...





