Artelatzeko diseinu grafikoko departamentuak, aurreko ataleko lanetarako diseinu desberdinak egiteko, eskarmentu handia du eta, punta-puntako baliabideak izateaz gainera, diseinu alorrean adituak diren profesionalak ditu.
-
Enpresen eta erakundeen irudi korporatiboak: bezeroa gertatu direnentzat logoa egiteaz gain, honen garapena bermatu dugu, hau da, bisita txartelak, faktura orriak, gutzun--azalak, txostenak aurkeztu ahal izateko karpetak... azken finean korporazioak behar duen guztia bere irudia eta nortasuna azpimarratzeko.
-
Euskarri informatzaile ezberdinak: jorratu ditugun hainbat lanetarako beharrezkoak izan diren euskarri ugari egiten ditugu bai tamaina, kalitatea eta ezaugarriak bezeroaren beharretara egokituz (zerbitzutako gidak, material hezigarria, triptiko informatzaileak, iragarkiak, material elkareragile digitala...).
-
Ekipamenduen barne diseinua: interpretazio zentroak, erakusketak edota postu informatzaileak behar duten edukiak jorratzeaz gain hauen diseinua eta garapena bermatzen dugu.













